Hitzik baldin bada gaizki ulertu eta gaiztoz erabili dena, horra bat: ?volksgeist? edo herri gogoa. ideiaren jatorria askoz lehenagotik ikertu baliteke ere, europako pentsamendu modernoan aurrekari ezagunak ditu: voltaire eta montesquieu frantsesak, vico italiarra, hume ingelesa; berba bera, herri xumearen ipuin eta kantuetan ageri omen den izpiritua izendatzeko asmatu zuten alemanian (folklore hitzaren parekide zuzena); gero, historiaren filosofiako kontzeptua izan zen pentsalari zenbaitentzat (herder entzat kulturaren ikuspegitik, hegel entzat estatuaren eraikuntzaren ikuspegitik); ondotik, zuzenbidearen eskola historikoak erabili zuen (savigny); eta, urteen buruan, alemanian erabiltzeari utzi eta mende bat geroago, gure auzo herrietan egin da ezaguna, zertarako eta nazionalismoaren balizko jite makurra maiseatzeko, haren izaera ustez esentzialista eta baztertzailea lustre intelektual usteko batekin egurtzeko.
